Conversación

Literaturzale Feministen Topaketak

08:00
01/07 - 02/07 2022

Gasteizko Emakumeen Etxean (Santa Maria Kalea, 11, Gasteiz)

Imagen de la actividad

2022ko uztailaren 1ean eta 2an Literaturzale Feministen Topaketak egingo dira Gasteizen. Bi eguneko jardunaldietan euskal literatura aztertzea dute helburu, iraganari nahiz orainari begiratuz. Betiere ikuspegi feminista batetik egingo dute berrikuspena, eta «etorkizunari nola heldu» ere izango dute hizpide.

Uztailaren 1ean, ostirala, 12:30ean, izango da topaketen lehen mahai-ingurua, argitaletxe eta liburu-denden eskutik. Parte-hartzaileak Susa argitaletxeko Leire Lopez Ziluaga, Katakrak argitaletxeko Nerea Fillat eta consonni argitaletxeko Maria Mur Dean izango dira.

Parte hartuko dute idazle, irakasle, argitaratzaile, irakurle zein literaturzaleek; eta hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, kultur ekitaldiak eta omenaldi bat antolatu dituzte. Azaldu dutenez, bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon ostean garatuko da topaketa.

Izen ematea ekainaren 6an zabalduko dute, dohainik. Bi egun iraungo du, goizeko 10.00etatik ilunabarreko 20.00ak bitartean, Gasteizko Emakumeen Etxean. Goizez, mahai-inguruak egingo dituzte, gonbidatu ezagunekin: argitaletxe eta liburu-denden mahai-ingurua, genealogiena eta irakurle talde feministena. Arratsaldez lantegian egingo dira (hainbaten artean aukeratu egin beharko du parte hartu nahi duenak), eta omenaldi batekin itxiko da egitaraua.

Topaketetan eta lantegietan izena emateko helbide elektroniko bat jarri dute eskuragarri: literaturzale.feministak@gmail.com



Adjuntos: