Auzkerpena «beste zerbait» (Donosti)
Garraxi Taberna
Tejeria Kalea, 9
Donostia
Gonbidatzen zaitugu Danele Sarriugarteren beste zerbait liburuaren aurkezpenera. Iratxe Retolaza idazle eta literatur kritikariarekin hitz egingo du.
Iratxe Retolaza
Iratxe Retolaza Gutiérrez (Donostia, Gipuzkoa, 1977ko urtarrilaren 20a - ) gipuzkoar literatura-kritikaria eta literatura-ikertzailea da. Euskal literaturaren, kritika feministaren eta literaturaren didaktikaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere. Euskaltzain urgazlea da, eta UEUko Literatura sailburua izan da urteetan.
Emagin elkarteko kidea izanik, 2012tik aurrera irakurle-taldeak eta gogoetak gidatu ditu euskal literaturaz eta pentsamendu feministaz. (Trans)feminismoa Pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela . Ekintza eta pentsamendu (trans)feminista garatzen, eraikitzen eta hedatzen ari diren pertsona eta kolektibo batzuk bildu ditugu, eta irakurlea ohartuko denez, askotarikoak dira ahots horiek.
Irakasle-lanetan dabil Irakaskuntza Masterrean (UEU, GOI institutua) eta Hezikidetzatik Pedagogia Feministetara: Euskal Curriculuma ipar aditu tituluan (UEU, GOI institutua), Euskal Kulturaren Eragiletza Masterrean (HUHEZI, MU) eta Baionako Euskal Ikasketetan (UPPA), besteak beste. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere izan da, 2006tik 2021era bitarte euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen