Encuentro

Bertso-saio espekulatiboa 

22/10/2024 - 18:30h a 20:00h

Auditorioa Azkuna Zentroa | Arriquibar plaza, 4. Bilbo

Hitz kantatuak eta literatura espekulatiboak bat egingo dute Gutun Zuria Zabalik-en hitzordu berrian.

 

Urriaren 22an, Uxue AlberdiMiren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariek bertso-saio espekulatiboa eskainiko dute, Leire Vargas idazleak gai-jartzaile gisa proposatuko dizkien gaiekin.

Bertso-saio hau Zirriborroak eta gero liburuan inspiratuta dago. Ipuin-bilduma horretan, hamar idazleren ipuin bana bildu da, besteak beste, Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Belén Gopegui eta Patxi Zubizarretarenak. Narrazioek alternatiba sozial, kultural eta afektiboak irudikatu nahi dituzte.

Bertsolaritzaren eta literatura espekulatiboaren arteko elkarrizketa honek beste mundu batzuk irudikatu, eta ekintza iraultzaileak eta aldaketa sakonak proposatu nahi ditu, oraingo munduak baino zentzu handiagoa izango duten errealitateak sortzeko bidean. Izan ere, gizarteak gaitasuna badu beste mundu batzuk irudikatzeko, haiek egia bihur daitezkeen seinale da.

Ekitaldiak Javier Andraka argiteria-teknikariaren eszenografia eta Verde Prato kantariaren soinu-diseinua izango ditu eta eta consonni eta Lankuk ekoizten dute.

 

Hizkuntza: Euskara

Sarrea: 6€ / 4€ AZ txartelarekin

Sarrerak