LaPublika. Egitaraua 2016

2015eko edizioa eta gero, aurten, 2016ko urriaren 28an LaPublika proiektuak Donostian izango den irrati-sinposioaren forma hartuko du: 15 orduko zuzeneko programazioa non elkarrizketak, musika, perfomanceak, soinu-intalazioak, hiriko ekintzak eta nazioarteko komexioak emango diren.

Rosalyn Deutsche, Jaime Iregui, Elvira Dyangani Ose, Daniel García Andújar, What, How & for Whom/WHW, El Niño de Elche, Belén Gopegui, Oier Iruretagoiena, PCAP /Akbild Vienna (Betül Seyma Küpeli, Firas Shehadeh, Claudia Tomassetti), Societat Doctor Alonso, Rosa Casado & Mike Brookes, Sra. Polaroiska parte hartuko dute besteak beste.

Irrati-sinposioaz aparte, LaPublika 2016 ekimen gehiago edukiko du urte osoan zehar. Laster egitarau osoa lapublika.org webgunean.

 

 

Arte-praktikek esparru publikoa eraikitzen dute, eta LaPublika ekintza-programaren helburua da eraikuntza horren nondik norakoak aztertzea. Esparru publikoaren barruan daude hala publikotzat hartzen diren espazioak (kalea, plaza, hiria) nola interneta, komunikabideak eta guztiona den hori kudeatzeko erabiltzen ditugun mekanismoak (hizkuntza, errituak, arauak, talde-prozesuen estetika...). Gizarte- eta hiri-paradigma berriak sortzen ari diren honetan, LaPublikak prozesu horiek guztiak lantzeko eta horiei buruz hausnartzeko gunea izan nahi du.

LaPublikak arte-hizkuntzetan ipintzen du bereziki arreta; hala ere, bestelako jakintza-alorrak ere hartzen ditu kontuan, batez ere gizarte-zientziak, hirigintza, pedagogiak eta feminismoak. Genero-ikuspegiak eta pedagogia kritikoek (arautuek zein informalek) goitik behera zeharkatzen dute programa. Aurrez aurre egiteko programaz gain, ekintza guztiak podcast euskarrian ere jaso daitezke, LaPublikaren irrati-webgunean; hori da, hain zuzen, proiektuaren ardatz nagusia, eta elkarrizketak, spotak eta soinu-piezak uztartzen dira.
LaPublikak bi lan-talderekin batera jarduten du. Alde batetik, Tabakalerako bitartekaritza sailak kudeatutako taldea dago, eta honako hauek osatzen dute: Leticia Aristi, Mireia Baz Mangana, Koldo Telleria eta Maider López. Bestetik, consonnik eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren Fakultateak elkarlanean kudeatutako taldea dago, eta honako hauek osatzen dute: Juan Pablo Ordúñez Martínez ‘MawatreS’, Andrea Estankona eta Josefina Roco Sanfilippo.

Arte-zuzendaritza eta kudeaketa: consonni
Ekoizpena:
Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Kolaboratzaileak:
UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatea
Babesa:
Bilbao Ekintza, Bizkaiko Foru Aldundia eta EHUKultura (Unibertsitate eta Zabalkuntza Zuzendaritza Bizkaia, UPV/EHU)

LaPublika EGITARAUA
: : HASIERA EKINTZAK
: :

LaPublika IRRATI MAGAZINA

2015eko urriak 15, osteguna
Consonni, Bilbao

Informazioa gehiago: http://on.fb.me/1LnVlfw
Irudiak 

GERARD ORTÍN
Trabeska.
Ibilbidea basoan barrena, esku-hartze artistikoa eta performancea

2015eko urriak 18, igandea

Informazio gehiago:
http://on.fb.me/1LaAi0N 
Irudiak 

: : MINTEGIA : :
Nola eraikitzen da esparru publikoa arte-praktika eta pedagogia kritikoen bidez?

#1. Saioa  STINE HEBERT // BANI BRUSADIN
2015eko urriak 29, Osteguna – 18.00etan

Bizkaia Aretoa, Abandoibarra Etorbidea 3 (Baroja gela), Bilbo

informazioa gehiago:
http://on.fb.me/1LKaE3o 

Irudiak


#2. Saioa AIDA SÁNCHEZ DE SERDIO // IRENE AMENGUAL
2015eko azaroak 17, asteartea, 18:00etan

Tabakalera, Mandasko Dukea, 52, Donostia
Informazioa gehiago: http://bit.ly/1XRU3Cf

Irudiak
 

: : TAILERRAK ETA HITZALDIAK : :

LATITUDES

Tailerra
Biribilgunetik harago; edo, zer da publikoa arte publikoan?

Tabakalera, Duque de Mandas, 52, Donostia
.
Azaroak 9tik-11ra

Hitzaldia
Asteazkena, 2015eko azaroak 11, 18.00etan.
Autobus berezia Bilbotik: info@lapublika.org
Informazio gehiago: http://on.fb.me/1HsVMEu

Irudiak

PETRA BAUER
Tailerra

Emakumeak eta irudiak mugimendu(et)an.
Nola erabil daitezkeen filmak eta argazkiak politika-kudeaketan.

Tabakalera, Duque de Mandas, 52, Donostia

Azaroaren 24tik-26ra

Hitzaldia
2015eko azaroak 26, osteguna - 19.00etan.
Informazio gehiago:
http://bit.ly/1kvmVla
Irudiak

AN MERTENS
Tailerra

Algoritmoak istorio-kontalari
consonni, Conde Mirasol 13, Bilbao
Azaroak 30tik –Abenduaren 2ra
Hitzaldia

Asteazkena, 2015eko abenduak 2, 19.00etan. 

Informazio gehiago: https://www.consonni.org/actividades/mertens-constant
Irudiak

Imagen
LaPublika. Egitaraua 2016
Subtítulo

Proyecto