Artea zubipean

The balde 07, abendua - urtarrila

The balde

Udazkeneko larunbata, eguerdiko 12ak inguru. Bilbo inguruko Rontegi zubiaren azpian mugimendu arraroak sumatzen ditugu... bertan 25 bat pertsona autobus batetik jaitsi dira. Pixkat haratago, zubiaren pilare erraldoi horietako baten oinarrian bospasei pertsona hari dira. Haien aurrean hiru bat argazki kamera izugarri aurkitzen ditugu eta hauen begi puntuan pelukadun neska batek motokros motor fosforito batean igota, kamerari bere posea harroki eskaintzen dio.

Neska Begoña Muñoz da, Iruñean jaiota, Bilbotik pasa ostean Amsterdam eta New Yorken ibilitako artista performerra. Parez pare, argazki kamerak maneiatzen, Olaf Breuning aurkitzen dugu, New York eta Zurich artean bizi den argazkilari Suitzarra. Biek lan bakarrean lanean, bakoitza bere proiektua lantzen.

Larunbat eguzkitzu honetan bi artelan eraikitzen dabiltza paraleloan, Olafek bere argazkietariko beste bat eraikitzen dihardu egun guztian zehar, laster Zurichen izanen den erakusketa batean 4x6metrotako tamainan ikusiko dena. Begoñak bere performanzeari ezohizko errealitatea eskaini dio eta oraingoan disko baten sorkuntza prozesua bilakatu du bere performanzea, edo bere diskoa performanzea bilakatu. Eta normalean artelanen ekoizpenean aritzen den Consonnik bere infraestruktura disko baten produkziorako eraldatu du, diskoa Artelekurekin ekoiztuko duelarik.

Begoñak Frantzian ibili da Maxen Cirynekin baseak prestatzen, geroxeago Javi Pez eta Madelman bezalako jendeak nahastu dezan. Azkenik, Olafekin mintzatu haren argazkiekin diskoaren irudia garatzeko.

Begoñaren performanzeak bere letra eta musikarekin betetzen duen diskoa aurki egonen da kalean, eta harekin, Olafen argazkiak Zuricheko erakusketatik haratago zabalduko dira, larunbat horretan bertan egon ginen 30 bat pertsonek ere argazki zein diskoarekin munduan zehar barreiatzen egonen garelarik
.