Estereotipoak auzitan

Berria, miércoles 22 de septiembre de 2004

Irune Berro

(...) Maroussia Rebecqek gidatzen duen Andrea Crews frantziar kolektiboak Bigarren eskuko, Bilbon baino ez proiektua ekarri du Bilbora, Consonni arte ekoiztetxearen eskutik. Erriberako azoka moda tailer inprobisatu bilakatu du. Berohi elkartearen laguntzarekin, bigarren eskuko bost tona arropa jaso du, eta bertara batzen den jendearen esku utzi du, irudimena askatu eta nork bere diseinuak egin ditzan. Artaziak eta josteko haria azokan bertan topatuko dituzte diseinatzaile aritu nahi dutenek. (...) Bertan egindako jantziak Modorrra ibiltokian aurkeztu dituzte hilaren 25ean, eta horren ondoren, enkantean jarriko dituzte, Miriam Okariz, Ion Fiz, Alicia Rueda, Angel Vilda, Elisa Aman, Marta Teheran, Yolotaola eta Pilar de Miotaren diseinuekin batera.