'Telebisoretik telebisara' lantegia izango da Artelekun, abuztuan eta irailean

Egunkaria, 14 de junio de 1999

Hedabideen eta hedatzeko mekanismoen inguruko eztabaida piztu nahi du Donostiako Arteleku zentroak Telebisoretik telebistara lantegiaren bitartez. Ekoizpen guneak aztertu nahi ditu lantegiak, 'gaur egungo artearen kokaleku posible gisa, non sorkuntza eta hedapena elkar loturik eta, askotan, aldi berean egiten diren'. Alexis Vaillant arte kritikaria eta Franck Larcade komisarioa dira koordinatzailea.
Lantegi esperimentala izango da, multidiziplinarra, eta hamar artista gaztek beren proiektuak egingo dituzte hor, hainbat artista eta profesional ezagunen laguntzarekin.
Egunkaria, 14 de junio de 1999