consonni

c/ Conde Mirasol, 13- LJ1D
E-48003 Bilbao
T. +34 944 078 265

Consonni

HISTORIA

consonni praktika artistiko garaikideen zentro gisa sortu zen, 1996an, Bilboko Zorrozaurre penintsulako lantegi abandonatu batean, eta hortik datorkio izena. 1999an, artistei beren lanak ekoizten laguntzeko beharra sumaturik, arte-ekoizle bihurtu ginen. 2009an, ekoitzitako arte-proiektuak zabaltzeko liburuak argitaratzen hasi, eta handik gutxira konturatu ginen bazegoela kultura-kritika argitaratzeko beharra. 2011n, kultura-espazio bat ireki genuen, geure gela partekatua, bertan tailerrak, egonaldiak eta podcastak antolatzeko, Bilbo Zaharrean (Gorte kalearen eta Mirasol kondearen kaleen artean). 2016an, argitalpenaren alde egitea erabaki genuen, argitaletxe bihurtzea. Horretarako, taldea eta lan egiteko moduak berrantolatu, baliabide ekonomikoak bilatu, eta, 2019an, bilduma berri bati ekin genion: Munduaren sorlekua. Harrezkero, kultura kritikoa hainbat formatutara zabaltzen dihardugu, betiere argitalpen-ekoizpena, ekoizpen artistikoa eta irrati-ekoizpena uztartuz.

GU

consonni izaki mutantea eta polizefaloa da. consonni gorputz ugarik haragitu dute, eta gorputz guztiek utzi dute arrastoren bat, afektu gisa zein ezagutza gisa. Gaur egun, hiru bazkideko kooperatiba bat gara, eta hiruron artean hartzen ditugu erabakiak. Bestalde, komunikazioaz arduratzen diren kolaboratzaileak ere baditugu gure lantaldean.

KOOPERATIBAKO BAZKIDEAK

KOMUNIKAZIOKO KOLABORATZAILEAK