Presentación libro

Zirriborroak eta gero | Mahai-Ingurua, bermuta eta eztabaida

08/12/2023 - 12:30h a 14:00h

Arte eta Historia Museoa

San Agustinalde Kalea, 16

Durango

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu Zirriborroak eta Gero-ren inguruko mahai-ingurura, ostiralean, abenduak 8, 12:30ean. 

 

Katixa Agirre eta Harkaitz Cano egileekin.

Ekitaldia Arte eta Historia Museoan izango da, Durangon.

Bermuta hartuko dugu eta etorkizun utopiko, alternatiba eta gauza askoz gehiagori buruz hitz egingo dugu.

Bazatoz?

Katixa Agirre

Euskal idazlea da. Bi ipuin liburu argitaratu ditu. Sua Falta Zaigu (Elkar, 2007) eta Habitat (Elkar, 2009), eta ume zein gazteentzako hainbat istorioen egilea da. 2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen Atertu arte Itxaron (Elkar), hainbat hizkuntzatan argitara eman dena. 2018an Amek ez dute (Elkar) argitaratu zuen, bederatzi hizkuntzatara itzulia eta laster zinemara adaptatuko dena. 2022an argitaratu zuen bere azken eleberria, Berriz zentauro (Elkar), fikzio espekulatiboaren esparruan sartuz.

Harkaitz Cano

Idazlea da. Ia genero guztiak landu ditu: novela (Twist, Fakirraren ahotsa), poesia (Norbait dabil sute-eskaileran, Pozaren erdia), saiakera (Zinea eta literatura, Kandelikara) zein antzerkia (Sisiforen paperak, Hondamendia), baina beti aitortu izan du narrazio laburra duela kuttun (Neguko zirkua, Beti oporretan). Sylvia Plath, Hanif Kureishi, Raymond Carver, Anne Sexton eta Allen Ginsberg ekarri ditu euskarara, eta haren lana dozena bat hizkuntzatara itzulia izan da. Lankidetza estuan aritzen da euskal ilustratzaile, koreografo zein kantariekin

Relacionados

Zirriborroak eta gero

Katixa Agirre
Iban Zaldua
Danele Sarriugarte
Karmele Jaio
Belén Gopegui
Harkaitz Cano
Patxi Zubizarreta 
Uxue Alberdi
Lucía Baskaran
Gabriela Damián Miravete

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta.
21,50 €