Miren Billelabeitia

Miren Billelabeitia (Mungia 1960). Euskal Filologian lizentziatua, Literatura Unibertsala eta Euskara eta Literatura irakasle izan da Mungiako Institutuan.

Irakurketak sorrarazi dion atseginak eta gazteengan literaturarekiko jakin-mina eragiteko gogoak bultzatu dute irakurketari buruzko pedagogian sakontzera eta literaturarekiko zaletasuna pizteko gogoetara. Hitzaldiak eta formazio jarduerak eman ditu Berritzegune, ikastetxe eta ikastaroetan literaturaren irakaskuntzaz eta solasaldi literarioez.

Argitalpenetan aipa daitezke: Euskal literaturaren historia (2003), Lauaxeta. Oihartzunak (2008), Esteban Urkiaga Lauaxetaren antologia, eta irakurketa proiektu baten ondorioz, Mungia BHI institutuko ikasleekin Aitita-amamen guda zibila (2019).

2023an Euskadi Saria irabazi zuen Norberak maite duena liburuarekin (2022). Liburu horren itzulpena consonni argitaletxeak atera zuen 2025ean Lo que una ama izenburuaz.

Usoa Fullaondo eta Zuhar Iruretagoiena, Gure Artea Saria 2025, artisten lana laguntzeko poemak sortu ditu Alto ánimo. Larga Alegría liburuan (2025) eta urte bereko azaroan Eguna hasteko olerkiak argitaratu du irakurketa ozenaz eta poesiaren gozamenaz.

ISBN
979-13-88471-01-8
Año de publicación
2026
Páginas
228
Idioma de la publicación
Euskera
Azalaren irudia
Diseño gráfico
Rosa Llop

Ezezagunak trenean… irakurtzen

Azalaren irudia
19,50 €
Billelabeitiak irakurketaren alde egindako ibilbide osoa biltzen duen liburu eder eta pertsonala. Trenetan, metroetan... sortzen diren komunitate isilen erretratua

Metroko bagoi batean, trenean edo autobusean, ezezagun batek liburu bat irekitzen duen bakoitzean, lotura ikusezin bat sortzen da.

Urtebetez, Miren Billelabeitiak bidaia horien arrastoa bildu du koaderno batean. Irakurleen keinuak, leihoaren bestaldeko paisaiak, esku artean daramatzan liburuak eta oroimenak elkartuz, literaturaren eta bizitzaren arteko elkarrizketa osatu du.

Ezezagunak trenean... irakurtzen ez da bidaiari buruzko liburu bat soilik. Ezta irakurketei buruzkoa ere. Begiratzeari buruzkoa da. Arreta jartzeari buruzkoa. Eta liburuek, askotan hitzik esan gabe, pertsonen artean eraikitzen dituzten zubiei buruzkoa. 

Trenbideetan barrena egindako ibilaldi honek irakurlea ere gonbidatzen du bere bidaia propioa egitera.

Relacionados

Lo que una ama

Miren Billelabeitia

No hay libro demasiado difícil o arduo si se lee en compañía, en comunidad, si ponemos en común lo que nos sugiere, sostiene este libro que ganó el Premio Euskadi de Ensayo en Euskera en 2023
21,50 €