23 / 03 / 2016

Virginia Woolf - "Gela bat norberarena" libura deskargatu



Emakumeei eta fikzioari buruz jarduteko eskaera bati jarraiki idatzi zuen Virginia Woolfek Gela bat norberarena saiakera. Emakumeen genero-rolak aztertu zituen bertan, idazleak, sortzaileak eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Emakumeen idazkuntza tradizio patriarkalaren baitan hizpide hartzen duen saiakera hori 1929an argitaratu zen eta manifestu feminista inspiratzailea bihurtu zen berehala. “Fikzioa idatziko badu, emakumeak dirua behar du eta gela bat beretzat”.

2012an consonnitik Gela bat norberarena liburua itzuli eta argitaratu genuen. Datorren martxoaren 28an Virginia Wolf hil zenetik, 75 urte beteko direnez, liburua zuentzako eskuragarri eta online partekatu nahi genuen, urteurrena ahalik eta ondoen ospatzeko.
Aldi berean salmentan jarraitzen duela jakinarazten dizuegu, gure beste hainbeste liburuen artean.

Beraz, gozatu eta zabaldu!

komunikazioa

Post new comment

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
This question is for testing whether you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.