Aurkezpena «Katona» (Bilbo)
Bilboko Zirika Herri Gunean
Erronda Kalea, 12
Bilbo
Gonbidatzen zaitugu Antxiñe Mendizabalen Katona liburuaren aurkezpenera.
Dorleta Kortazar ipuin kontalariarekin hitz egingo dugu.
Dorleta Kortazar
Dorleta Kortazar Alkoz (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1974ko abuztuaren 21a) ipuin kontalaria, feminista, sindikalista eta Arrasateko Gazte Bulegoko dinamizatzailea da.
Gizarte integrazio ikasketak egin zituen, Iruñean, 1995ean. Ondoren, gizarte eta kultur suspertzaile formazioa jaso zuen, Eskoriatzako Almen ikastolan, 1996an.
Ipuinak kontatzen dihardu 2014 urtetik. Helduei, haurrei eta nerabeei zuzendutako saioak ditu, eta bertan, berak sortutako ipuinak, tradizionalak eta egile berrienak kontatzen ditu. Euskal Herriko Ipuin Jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu dut, etaErrioxan, Catalunyan, Tenerifen eta Gaztela eta Leonen ere eman ditu saioak. Eta Euskal Herriko txoko anitzetan izan da kontari, kultur etxe eta antzokietan, elkarteetan, ikastetxeetan zein liburutegietan. Ipuinak direla eta, Dorleta Kortazarrek Berria egunkariko Jone Arruabarrena kazetariarekin izandako elkarrizketan zera esan zuen: «Ipuinek erakutsi didate bestelako mundu bat posible dela». «Ipuinek bilakaera bat izaten dute, norberak bilakaera bat izaten duen heinean».
Ipuinak kontatzea bezainbeste maite du entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; Estatuko eta Nazioarteko ipuin kontalari erreferenteen eskutik jaso du formazioa. Irakasle izan ditu, besteak beste; Virginia Imaz, Pep Bruno, Estrella Ortiz, Mariasun Landa, Amancay Gaztañaga, Ander Lipus, Marina Suarez, Maika Etxekopar edota Ximun Fuchs.
Ikastaroak eskaintzen ditu ipuinak kontatzen ikasteko, Bazen Behin hasiberrientzat eta Atsoen errana da genero ikuskera lantzeko. Formazio saioak ere gidatzen ditu guraso eta hezitzaileei zuzenduta, irakurzaletasuna sustatzeko.
Aurkezle lanetan ere aritzen da.