Auzkerpena «beste zerbiat» (Bilbo)
Zirika! herri gunea
Erronda Kalea, 12
Bilbo
Gonbidatzen zaitugu Danele Sarriugarteren beste zerbait liburuaren aurkezpenera.
Autoreak Ibai Atutxa kultur teorialariarekin hitz egingo du.
Ibai Atutxa
Ibai Atutxa Ordeñana (Galdakao, 1984) euskal hizkuntzalaria eta pentsalaria da, nabarmena literatura konparatuaren eta kultura ikerketetan egindako lanengatik.
Bilbon, New Yorken eta Bartzelonan aritu da teoria kritikoa lantzen. Komunikazioan doktoretza egina du Valentziako Unibertsitatean eta Kultur Ikasketetan New Yorkeko Columbia Unibertsitatean. Gaur egun, EHUko irakaslea da, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean.
2012 urtean, polemika bizia sortu zuen euskal literaturaren mundu akademikoan Bernardo Atxagaren Ziutateaz eta Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao lanen kritika eginez eta lan horiek ikertuz euskal literaturaren kanonaren eraketaz egin zuen ikerketa lan soziopolitikoagatik.