Narrugorriken aurkezpena Bilbon
ANTI liburudenda
Maiatzaren Biko Kalea, 2
Bilbo
Gonbidatzen zaitugu Ixiar Rozasen Narrugorrik liburuaren aurkezpenera.
Autoreak Miriam Inza artista eta ikertzailearekin hitz egingo du.
Miriam Inza
Sorkuntzako eta Diseinuko Graduaz gozatu nuen (2017), eta, ondoren, Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra egin nuen (2018), biak EHUko Arte Ederretako Fakultatean, Bilbon. Harrezkero, edo agian lehenagotik, komunikazio-ekintzak interesatzen zaizkit, eta nire praktika plastikoa horiek oztopatzea, aldatzea edo desbideratzea da. Irudi grafikoarekin, ahotsaren soinuarekin eta, batez ere, testuarekin lan egiten dut. Beste bizitza batean inprentera izan banintz ere, tesi bat egitea erabaki dut, akatsak eragiteko balio duten estrategia artistikoei buruzkoa. Tesi hori Eskultura eta Arte eta Teknologia Sailean (EHU) egiten ari naiz, Euskal Herriko Unibertsitatearen doktoratu aurreko beken laguntzarekin.