Presentación

Narrugorriken aurkezpena Donostian

06/11/2025 - 18:30h a 20:00h

Kaxilda
Arroka Kalea, 2
Donostia

Gonbidatzen zaitugu Ixiar Rozasen  Narrugorrik liburuaren aurkezpenera.

Arantza Santesteban historialari eta zinemagilearekin hitz egingo dugu. 

 

Arantza Santesteban

Arantza Santesteban Pérez (Iruñea, 1979) nafar historialari eta zinemagilea da, Zinema dokumentalean diplomatu zen 2012an Bartzelonan.

Historia lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. 2007ko urriaren 4an Batasunako Mahai Nazionaleko beste buruzagi batzuekin batera -garai hartan Alderdien Legearen ondorioz legez kanpo zegoena- bilera bat egiten ari zirela atxilotu zuten. Garzón epaileak talde terroristako kide izatea egotzi zion, eta ia hiru urte eman zituen prebentziozko espetxealdian.

2012an, hainbat dokumental zuzentzen hasi zen, eta, haien artean, nabarmentzekoa da Passatgeres izeneko lehen lana. 2017an, Euritan filma zuzendu zuen Irati Gorostidirekin batera, eta 2017ko Kimuak katalogorako hautatu zuten. 2021ean kartzelan izandako bizipenak eta ostean sortutako arrakalak azaltzeko 918 gau dokumentala zuzendu zuen; Kartzelako gauek jarri diote izena jaialdietan aurkezten eta sariak lortzen dabilen dokumentalari.

Egun, kultur kudeaketan lan egiten du. Hiriartea egitasmoaren zuzendaria izan zen Iruñeako Udaleko egitasmoa, gerora gobernu aldaketarekin bertan behera geratu zen. Ondoren Arte Garaikideko Uharte Zentroan lan egin du eta baita Kontadores (Donostia) zentroko koordinatzaile gisa ere bai. Duela hiru urtetik, Pentsartean taldea koordinatzen du Tabakalera (Donostia) zentroan.

Argia aldizkarian esan zuenez, filma espetxealdiaren istorioa da, baina aurrekoarena, espetxealdiarena eta ondorengoarena. Lehen pertsonan kontatuta, haren barruko hausnarketak, pentsamenduak... azaltzen ditu, prozesu horretan guztian. Film esperimentala da, ez du ohiko narratibekin funtzionatzen; halere, denbora tarte hartan izandako sentsazio eta egoteko modu batzuen narrazioa egiten du. egitasmoaren zuzendaria izan zen Iruñeako Udaleko egitasmoa, gerora gobernu aldaketarekin bertan behera geratu zen. Ondoren Arte Garaikideko Uharte Zentroan lan egin du eta baita Kontadores (Donostia) zentroko koordinatzaile gisa ere bai. Duela hiru urtetik, Pentsartean taldea koordinatzen du Tabakalera (Donostia) zentroan. 

Ixiar Rozas

Ixiar Rozas Elizalde

Ahotsa, lengoaia eta haien soinuak lantzen ditu. Bere liburu eta materialak hainbat herrialde eta hizkuntzatan kaleratu dira. Sonar la voz. 9 ensayos y 9 partituras (2022 consonni), Unisonoa (2020 Pamiela; Bandcamp), Beltzuria (2014 Pamiela; 2017 Enclave) eta Negutegia (2006 Pamiela; 2009 Itaca) dira bere azken lanetako batzuk. Besteak beste, Idoia Zabaleta, Bigara, Rafael Martínez del Pozo, Mursego, Ainara LeGardon, Ibon RG eta Mal Pelorekin aritu da lankidetzan. Azala espazioko kide eta «Zirriborroak eta gero/ Borradores del futuro» proiektuaren editorea izan da. Egun irakaslea eta Azkuna Zentroko ikertzaile kidea da (2025-2026). 

 

La voz, el lenguaje y sus sonidos son sus zonas de trabajo. Ha publicado libros y materiales en varios países e idiomas: NegutegiaEjercicios de ocupaciónBeltzuria20.20 y Unisonoa. Ha sido miembro de Azala desde los inicios del proyecto. También de Borradores del Futuro. Escribió su tesis doctoral sobre la voz en la danza contemporánea. Es profesora de educación artística y en programas de máster en los que trata de expandir los límites de la escritura, modos de trabajar con lo poético y la imaginación.

Relacionados

Narrugorrik

Ixiar Rozas

Narrugorrik Ixiar Rozasen poesia eta pentsamenduaren une gorena da. Poesiaren zaleei eta esperimentazioaren bila dabiltzanei ezinbesteko oparia.
20,00 €