Andrea Crews bigarren eskua deuxiéme main second hand segunda mano

The Balde, agosto/septiembre de 2004

Janzten dugunaren arabera kokatzen gaituzte gizartean edo gizartean kokatuak izateko janzten gara?
Zer janzten eta nola janzten dugun ikuspuntu ezberdinetatik aztertu daiteke (soziala, antropologikoa, filosofikoa,...) baina gure eta gurearen moduko aldizkarietan, alderdi komertzial eta petardoa azalarazten da gehienetan. Moda sailetan, ¨Corporación Dermoestética¨ zigilua duten ar eta emeei ateratako argazki fashion eta politez bete eta amaitu dugula iruditzen zaigu. Eta estetikaren apologia hutsal hori ez bazaigu berez gaizki iruditzen, tarteka, Andrea Crews kolektiboaren ¨Segunda Mano¨ gisakoekin topatzea ilusio berezia egiten digu, ikuspegi berriak irekitzen dizkigulako. (...)
The Balde, agosto/septiembre de 2004