Arte proiektuak ekoizteko modu berriak hausnargai dira Artelekun

Egunkaria, 12 de octubre de 2000

Egunkaria

Informazioaren aroan izaten ari diren kultur ekoizpenak aztertuko ditugu: globalizazioa eta estadarizazioa, besteak beste. Ikuskizuna eta ikusgarritasuna, ikusleak eta ekonomĂ­a bezalako kontzeptuak oinarrizkoak izango dira ekoizpenaren inguruan hausnarketa bultzatzeko.
Arte objetuaren, artearen tokiaren, identifikazioaren eta presentazioaren desmaterializazioa aztertzeko, hots, ikusgarritasunaz eta eskuragarritasunaz jarduteko balioko dute.
Nazioarteko hiru gonbidatu berezi ekarriko ditu Artelekuk consonniren laguntzaz. Hiru artista horiek beren azken lanak paratuko dituzte Artelekun eta gainera hitzaldi batzuk eskainiko dituzte... Andrea Fraser, Hinrich Sachs eta Atelier van Lieshout.