(...) «Esparru publikotzat hartzen ditugu konpartitutako espazioak, adibidez, kalea, plaza eta hiria, baina esparru publiko gisa hartzen ditugu, baita ere, Internet, komunikabideak eta guztiona den hori kudeatzeko erabiltzen ditugun mekanismoak: hizkuntza, errituak, arauak eta talde-prozesuen estetika. Gizarte- eta hiri-paradigma berriak sortzen ari diren honetan, La Publikak prozesu horiek guztiak lantzeko eta horiei buruz hausnartzeko gunea izan nahi du», ziurtatu zuten. (...)