Moraza: 'Euskal artistaz mintzo dena erroldaz ari da, ez identitate estetikoaz', kultur mestizajeaz, menpekotasunez eta kaosaz mintzatu da artista, Bilbon

Egunkaria, 19 de junio de 1999

Montse Arregi

Lurraldetasun kantuak.... proiektua... garatu dute Bilbon Marcelo Exposito eta Gabriel Villota bultzatzaileek. Atzo Juan Luis Moraza izan zen hizlaria...

Identitatearen gaiaren inguruan iritzi eta ikuspuntu arras ezberdinak agertu dira Marcelo Expositok eta Gabriel Villotak... antolatu dituzten jardunaldietan... Domestizo, kaosaren teoria eta praktika gaia jorratu zuen Juan Luis Moraza artistak. Identitatearen eraikuntzaren edo desegitearen gaia arte garaikidearekin estu lotuta dagoela deritzo Morazak.

Identitatearen ideia artista indibidualaren eremuan deseraikitzen ari dela deritzo artistak eta ildo horretan arte lokalaren edo lokalismo zabala den arte unibertsalaren eremuan ere desegiten ari dela uste du... Euskal arteaz mintzatzea arazotsua da... Euskal artistaz mintzatze horrek zerikusi gehiago du errolda kontuekin identitate estetiko edo intelektual zehatz batekin baino.