Virginia Woolf

Virginia Woolf nació en Londres en 1882. Sus padres estaban rodeados de figuras destacadas del mundo del arte, la literatura y la política, y desde muy temprana edad recibió la influencia de ellas. En 1905 se mudó al barrio londinense de Bloomsbury con sus hermanos, y su hogar se convirtió en un lugar de encuentro para intelectuales y artistas de renombre: el escritor E. M. Forster, el economista J. M. Keynes y los filósofos Bertrand Russell y Ludwig Wittgenstein, entre otros, se conocieron allí.

En 1917 fundó Hogarth Press con su esposo Leonard Woolf. La editorial de Woolf fue muy importante en la literatura inglesa de entreguerras. Publicó obras de escritores entonces desconocidos como Katherine Mansfield y T. S. Eliot.

Woolf mostró interés por la narrativa experimental desde sus primeras obras, pero no fue hasta la publicación de La señora Dalloway (1925) y Al faro (1927) que recibió elogios de la crítica. A esta le siguieron Orlando: Una biografía (1928), Las olas (1931), Los años (1937) y Entre actos (1941). Murió el 28 de marzo de 1941, arrojándose al río Ouse.

 

Virginia Woolf Londresen jaio zen 1882an. Arte, literatura eta politika munduko pertsonaia ezagunak ibiltzen ziren Woolfen gurasoenean, eta haien eragina jaso zuen txikitandik. 1905ean Londresko Bloomsbury auzora joan zen bizitzera anai-arrebekin, eta intelektualeta artista ezagunen topaleku bihurtu zen haien etxea: hantxe elkartzen ziren E. M. Forster idazlea, J. M. Keynes ekonomialaria eta Bertrand Russell eta Ludwig Wittgenstein filosofoak, besteak beste.

1917an Hogarth Press argitaletxea sortu zuen Leonard Woolf senarrarekin batera. Gerra arteko ingeles literaturan garrantzi handiaizan zuen Woolftarren argitaletxeak. Katherine Mansfield eta T. S. Eliot idazle artean ezezagunen lanak argitaratu zituzten, esate baterako.

Woolfek bere hasierako lanetatik erakutsi zuen esperimentazionarratiborako interesa, baina Mrs Dalloway (1925) eta Farorantz (1927) argitaratu arte ez zuen kritikaren onespenik jaso. Gero etorriko ziren Orlando: A biography (1928), The waves (1931), The years (1937) eta Between the Acts (1941).1941eko martxoaren 28an hil zen, bere burua Ouse ibaira botata.

ISBN
978-84-19490-51-3
Año de publicación
2025
Páginas
184
Idioma de la publicación
Español , Euskera
Traducción
Imagen de cubierta

Gela bat norberarena

18,50 €
Emakumeek idazteko funtsezko baldintza: dirua eta gela bat beretzat. Virginia Woolfen klasiko feminista handia, berriz euskaraz, edizio berritu batean, Itxaro Bordaren

Virginia Woolfen Gela bat norberarena saiakerak emakumeak eta genero-rolak hartzen ditu aztergaitzat, idazle eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Tradizio patriarkalaren barruan landutako emakumeen idazkuntzaz diharduen saiakera hau 1929an argitaratu zen, eta manifestu feminista inspiratzailea bihurtu zen berehala. «Literatura egingo badu, emakume batek dirua behar du, eta gela bat beretzat». 


Hizkuntza asko eta askotara itzulitako funtsezko lan hau ez genuen euskaraz, eta consonnik Gela bat norberaren liburuaren argitalpen berezia ekarri zigun 2013an. Maria Colera Intxaustik itzuli zuen testua, eta Adelina Moyak eta Remedios Zafrak idatzi zituzten hitzaurreak, guztia ere Kajsa Dahlberg artistaren interbentzio batez lagunduta. Dena posible izan zen crowdfunding kanpaina zoragarri bati esker. Edizio hark bat egin zuen consonnik Bilbon ireki berri zuen bulegoarekin, emakumeok lan egiteko, hausnartzeko eta sortzeko behar dugun espazio propioa —publikoa zein pribatua— aldarrikatzeko ekimen gisa.


Oraingoan, edizio berri bat dakargu Munduaren sorlekua liburu bildumaren barruan. Garaian sortutako materialak mantendu eta beste berri batzuk gehitu ditugu. Alde batetik, Itxaro Bordak idatzi du hitzaurre berria. Bestetik, azala Itziar Okarizen irudi batek janzten du —consonnik artistari performance bat egiteko gonbita luzatu zion garaian sortua—. Edizio berritu hau aurkezten dugu, liburu funtsezko hau berriz ospatzeko eta berriz irakurtzeko gonbidapen gisa. 

 

«Literaturaz gozatzeko eta kontzientziak pizteko iruditzen zaigun lan erreferentzial eta ezagun hau, bihotzez eskertzen dugu euskaraz iritsi izana». —Amaia Álvarez Uria, Argia

 

Relacionados

Katona

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezala
19,50 €

beste zerbait

Danele Sarriugarte

Nobela kuir eta mutante bat, desira eta hizkuntza ardatz dituen erresistentzia ariketa literarioa; bihotzean sartzen den liburu bat, azalean erretzen duena
18,90 €

Gerezi-denbora

Montserrat Roig

Montserrat Roigen eleberri onenetako bat «Gerezi-denbora». Sant Jordi saria izabazi zuen 1976an, eta maistra-lantzat hartua da: katalan literaturako klasiko bat, ausarta eta, harrigarria bada ere, oso oraignoa.
22,50 €

Zirriborroak eta gero

Azala

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta.
21,50 €

¿Acaso no soy yo una mujer? Mujeres negras y feminismo

bell hooks

Esta es una de las primeras grandes obras de la escritora y activista bell books. En ella insiste en la interseccionalidad de raza, capitalismo y género, y examina la opresión que las mujeres negras han sufrido y siguen sufriendo desde el siglo XVII hasta la actualidad.
22,50 €
11,99