Antxiñe Mendizabal Aranburu

Antxiñe Mendizabal Aranburu (Zumarraga, 1968). Idazlea eta editorea. Kazetaritzan aritu ondoren, historia-dibulgazioko hainbat liburu argitaratu zituen. Haur literaturan urteetako jarduera oparoa egin zuelarik, idatzi zuen helduentzako lehenengo liburua: Emakume burugabea izeneko poesia-narrazio ilustratua. Izen bereko ikuskizuna prestatu eta eraman zuen taulara handik pixka batera. 2020. urtean eman zuen argitara bere lehenengo eleberria: Odolekoak. Vínculos izenburupean argitaratu zuen gaztelaniaz Consonni argitaletxeak. Katona bere bigarren eleberri honetan, orain arteko literatura-ibilbidetik aldendu eta bestelako ahots eta estilo baten aldeko ariketa egin du.

ISBN
978-84-194906-6-7
Año de publicación
2025
Páginas
224
Idioma de la publicación
Castellano
Imagen de cubierta
Diseño gráfico
Rosa Llop

Katona

Imagen de cubierta
19,50 €
Eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezala

Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere.
Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Maitasunari buruz hitz egiten digu, eta maitasunaren kontakizunaz. Hartaz idazteko zailtasunaz dihardu, eta ahots propio baten bilaketaz, begirada patriarkaletik urrun, inolaz ere.
Eremu lausoa esploratzen du, egunerokoaren eta fantasiazkoaren artean, kantu, olerki eta ipuinez osaturik, emakume desobeditzaileen hizkera baliatuta. Eta kristautasunaren eta euskal mitologiaren oihartzunak kordatzen ditu, mitikoa dena idealizatu gabe. Orriotan muga oro desegiten dira: munstroa ez da kanpoko etsaia, barne ispilua baizik –inor noizbait izana, norberak izan nahi ez duena edo izan litekeena.
Prosa dotore, ahozkotasunaren musikaltasun eta irudimen bridagabearen bidetik, eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezala, irakurketa gogoangarri eta ezinbesteko baten lerroetan barrena.

«Agerikoak ez diren pertsonaiez eta ahotsez betea, magikoa, poetikoa eta erabat limurtzailea». —Ainhoa Aldazabal 

«Idazleon ahuleziak, ezinak eta izuak agerian utzita, armiarmak sarean nola, hala biltzen du irakurlea mihise lihozkoan». —Idoia Garzes

«Mitoak eta errealitateak bat egiten duten istorio hau antzinako ezagutzaz beterik dago». —Amancay Gaztañaga

«Hitzen zehaztasuna eta lerro arteko poetika oreka harrigarrian jartzen dituen obra». —Oier Guillan

Relacionados

Presentación libro

Aurkezpena «Katona» (Donostia)

16/10/2025 - 18:30h a 19:30h. Kaxilda liburu-dendan Arroka Kalea, 2 Donostia
Gonbidatzen zaitugu Antxiñe Mendizabalen Katona liburuaren aurkezpenera. Ainhoa Aldazabal literatur (...)
Presentación

Aurkezpena «Katona» (Bilbo)

08/10/2025 - 19:00h a 20:00h. Bilboko Zirika Herri Gunean Erronda Kalea, 12 Bilbo
Gonbidatzen zaitugu Antxiñe Mendizabalen Katona liburuaren aurkezpenera. Dorleta Kortazar ipuin (...)

beste zerbait

Danele Sarriugarte

Nobela kuir eta mutante bat, desira eta hizkuntza ardatz dituen erresistentzia ariketa literarioa; bihotzean sartzen den liburu bat, azalean erretzen duena
18,90 €

Gela bat norberarena

Virginia Woolf

Emakumeek idazteko funtsezko baldintza: dirua eta gela bat beretzat. Virginia Woolfen klasiko feminista handia, berriz euskaraz, edizio berritu batean, Itxaro Bordaren
18,50 €

Gerezi-denbora

Montserrat Roig

Montserrat Roigen eleberri onenetako bat «Gerezi-denbora». Sant Jordi saria izabazi zuen 1976an, eta maistra-lantzat hartua da: katalan literaturako klasiko bat, ausarta eta, harrigarria bada ere, oso oraignoa.
22,50 €