Danele Sarriugarte

Itzultzailea eta idazlea. Bi eleberri eta zenbait kontakizun argitaratu ditu, eta hainbat egileren lanak euskaratu, besteak beste, Henry David Thoreau eta Assata Shakur. Argia aldizkarian elkarrizketa sakonak egiten ditu hiru astean behin.

ISBN
978-84-19490-55-1
Año de publicación
2025
Páginas
192
Idioma de la publicación
Euskera
Azalaren irudia
Diseño gráfico
Rosa Llop

beste zerbait

Azalaren irudia
18,90 €
Nobela kuir eta mutante bat, desira eta hizkuntza ardatz dituen erresistentzia ariketa literarioa; bihotzean sartzen den liburu bat, azalean erretzen duena

beste zerbait ez da ohiko nobela: nobela mutantea da, gorputza eta hizkuntza aldatzen saiatzen dena, desira kuir baten itsasargi. Protagonista mutazio-gosez eta desiraz desplazatuta bizi da, eta hala idazten du; bizipen afektiboak, heziketa-esperientziak eta irakurketa feministak kiribilka doaz, hainbat ahots, forma eta tonuren bidez adierazita. Testuak lekukotasuna, hausnarketa kritikoa eta eszena narratibo gordinak tartekatzen ditu; espazio zartatu batetik idatzita dago: zakarra, sutsua, batzuetan hauskorra eta beste batzuetan amorruz betea.

Ez da nobela kuirra edukiaren aldetik bakarrik, narrazioaren dispositiboa bera da disidentea, eta euskara ez-bitarrean idatzita dago, desira eta plazeretik abiatuta. Danele Sarriugarteren hizkuntza erabilera mutantea da, gorputz aldakor baten modura, malgua eta bortitza, eta bikain islatzen ditu pertsonaia eraldakor baten ibilbideak.

beste zerbait da heteroheziketek utzitako zaurietatik abiatuta harreman logika berrien bila egindako bidea. Genealogia kuirrak eta nortasun txirikordatuak ditu oinarri, eta literatura bera bihurtzen da mutazio- eta erresistentzia-ariketa. Liburu katartikoa, bai kontatzen duenagatik, bai kontatzen duen moduagatik. Liburu premiazkoa, bihotzean sartu eta azalean erretzen duena. Beste zerbait eraikitzeko, beste norbait izateko.

«Unibertso danelesarriugartetarraren oihartzunez josita dator nobela mutantea: begirada eta kokapen grotesko berezia; puzzle-erako narratiba eraginkorra; kolpe sinbolikoak, bulkadak eta sabeleko minak; eta digresio literario adarkatu bezain mamituak. (Literatura-)harremanen zentzu komunez beste egitera dator, zentzu berrien bila, zirikatze-gosez». Iratxe Retolaza, literatur eragilea

«Sharon Van Etten-en Come Back kid-en gisara itzuli zaigu Danele Sarriugarte, barkamenik eskatu gabe, atea ostikoz ireki eta I’m back bitches esanez. Eleberri mutante bat: anestetikoaren kontrako estetikaz, zapalkuntzen kontrako formaz, eta minak iraultzeko edukiz. Bai, itzuli da, eta nola». Ibai Atutxa, kultur teorialaria eta idazlea

«Danele Sarriugartek giharra dauka luman, eta zerbait esateko idazten du beti». Uxue Alberdi, idazlea eta bertsolaria

Relacionados

Katona

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezala
19,50 €

Gela bat norberarena

Virginia Woolf

Emakumeek idazteko funtsezko baldintza: dirua eta gela bat beretzat. Virginia Woolfen klasiko feminista handia, berriz euskaraz, edizio berritu batean, Itxaro Bordaren
18,50 €

Gerezi-denbora

Montserrat Roig

Montserrat Roigen eleberri onenetako bat «Gerezi-denbora». Sant Jordi saria izabazi zuen 1976an, eta maistra-lantzat hartua da: katalan literaturako klasiko bat, ausarta eta, harrigarria bada ere, oso oraignoa.
22,50 €

Zirriborroak eta gero

Azala

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta.
21,50 €