Presentación

Narrugorriken aurkezpena Donostian

06/11/2025 - 18:30h a 20:00h

Kaxilda
Arroka Kalea, 2
Donostia

Gonbidatzen zaitugu Ixiar Rozasen  Narrugorrik liburuaren aurkezpenera.

Arantza Santesteban historialari eta zinemagilearekin hitz egingo dugu. 

 

Arantza Santesteban

Arantza Santesteban Pérez (Iruñea, 1979) nafar historialari eta zinemagilea da, Zinema dokumentalean diplomatu zen 2012an Bartzelonan.

Historia lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. 2007ko urriaren 4an Batasunako Mahai Nazionaleko beste buruzagi batzuekin batera -garai hartan Alderdien Legearen ondorioz legez kanpo zegoena- bilera bat egiten ari zirela atxilotu zuten. Garzón epaileak talde terroristako kide izatea egotzi zion, eta ia hiru urte eman zituen prebentziozko espetxealdian.

2012an, hainbat dokumental zuzentzen hasi zen, eta, haien artean, nabarmentzekoa da Passatgeres izeneko lehen lana. 2017an, Euritan filma zuzendu zuen Irati Gorostidirekin batera, eta 2017ko Kimuak katalogorako hautatu zuten. 2021ean kartzelan izandako bizipenak eta ostean sortutako arrakalak azaltzeko 918 gau dokumentala zuzendu zuen; Kartzelako gauek jarri diote izena jaialdietan aurkezten eta sariak lortzen dabilen dokumentalari.

Egun, kultur kudeaketan lan egiten du. Hiriartea egitasmoaren zuzendaria izan zen Iruñeako Udaleko egitasmoa, gerora gobernu aldaketarekin bertan behera geratu zen. Ondoren Arte Garaikideko Uharte Zentroan lan egin du eta baita Kontadores (Donostia) zentroko koordinatzaile gisa ere bai. Duela hiru urtetik, Pentsartean taldea koordinatzen du Tabakalera (Donostia) zentroan.

Argia aldizkarian esan zuenez, filma espetxealdiaren istorioa da, baina aurrekoarena, espetxealdiarena eta ondorengoarena. Lehen pertsonan kontatuta, haren barruko hausnarketak, pentsamenduak... azaltzen ditu, prozesu horretan guztian. Film esperimentala da, ez du ohiko narratibekin funtzionatzen; halere, denbora tarte hartan izandako sentsazio eta egoteko modu batzuen narrazioa egiten du. egitasmoaren zuzendaria izan zen Iruñeako Udaleko egitasmoa, gerora gobernu aldaketarekin bertan behera geratu zen. Ondoren Arte Garaikideko Uharte Zentroan lan egin du eta baita Kontadores (Donostia) zentroko koordinatzaile gisa ere bai. Duela hiru urtetik, Pentsartean taldea koordinatzen du Tabakalera (Donostia) zentroan. 

Ixiar Rozas

Ahotsa, lengoaia eta haien soinuak lantzen ditu. Bere liburu eta materialak hainbat herrialde eta hizkuntzatan kaleratu dira. Artista eta pentsalarirekin aritzen da lankidetzan. Azala espazioko kidea izan da proiektuaren hastapenetatik. Arte Ederretan doktorea, irakaslea da egun. Lasarten bizi da, itsasoa eta mendi artean. 

Relacionados

Narrugorrik

Ixiar Rozas

Narrugorrik Ixiar Rozasen poesia eta pentsamenduaren une gorena da. Poesiaren zaleei eta esperimentazioaren bila dabiltzanei ezinbesteko oparia.
20,00 €