Presentación libro

Narrugorriken aurkezpena Bilbon

11/11/2025 - 19:00h a 20:00h

ANTI liburudenda
Maiatzaren Biko Kalea, 2
Bilbo

Gonbidatzen zaitugu Ixiar Rozasen Narrugorrik liburuaren aurkezpenera.

Autoreak Miriam Inza artista eta ikertzailearekin hitz egingo du.

 

Miriam Inza

Sorkuntzako eta Diseinuko Graduaz gozatu nuen (2017), eta, ondoren, Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra egin nuen (2018), biak EHUko Arte Ederretako Fakultatean, Bilbon. Harrezkero, edo agian lehenagotik, komunikazio-ekintzak interesatzen zaizkit, eta nire praktika plastikoa horiek oztopatzea, aldatzea edo desbideratzea da. Irudi grafikoarekin, ahotsaren soinuarekin eta, batez ere, testuarekin lan egiten dut. Beste bizitza batean inprentera izan banintz ere, tesi bat egitea erabaki dut, akatsak eragiteko balio duten estrategia artistikoei buruzkoa. Tesi hori Eskultura eta Arte eta Teknologia Sailean (EHU) egiten ari naiz, Euskal Herriko Unibertsitatearen doktoratu aurreko beken laguntzarekin.

Ixiar Rozas

Ahotsa, lengoaia eta haien soinuak lantzen ditu. Bere liburu eta materialak hainbat herrialde eta hizkuntzatan kaleratu dira. Artista eta pentsalarirekin aritzen da lankidetzan. Azala espazioko kidea izan da proiektuaren hastapenetatik. Arte Ederretan doktorea, irakaslea da egun. Lasarten bizi da, itsasoa eta mendi artean. 

Relacionados

Narrugorrik

Ixiar Rozas

Narrugorrik Ixiar Rozasen poesia eta pentsamenduaren une gorena da. Poesiaren zaleei eta esperimentazioaren bila dabiltzanei ezinbesteko oparia.
20,00 €